APNABI Autismoa Bizkaia
Estrategia 20>30
Plan estrategiko berria, AENdun pertsonen eta haien familien bizi-proiektua errazteko xedean aurrera egiten jarraitzeko
APNABI Autismo Bizkaia irabazi asmorik gabeko elkartea gara, interes publikokotzat deklaratua, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten Bizkaiko pertsona eta familiak biltzen dituena. Gure jarduera-eremuan erreferentziazko erakundea gara.
70eko hamarkadaren amaieran jaio ginen, beren seme-alabentzat etorkizun hobea eraikitzeko elkartu ziren guraso talde baten ekimenez. Gaur 1.200 familia baino gehiago dira bazkide eta AENdun pertsonei eta haien familiei beren bizi-proiektuak garatzen eta finkatzen laguntzeko xedean aurrera egiten jarraitzen dugu.
Plan Estrategiko berria, 20>30 Estrategia izenekoa, hurrengo hamarkadan gure elkartea gidatuko duen mapa marraztu nahi duen partaidetza-prozesu batetik sortu da, 2030. urtera begira. Etorkizuna hemen da.